Literatura Unibertsala. 2.Batx



1. Ebaluazioa:

1.1. Lehenengo unitatea: Antzinaroa (Mitologia, erlijioa eta literatura)



Hona hemen lehenengo unitateko eskema:

                  
                                            



1.2. Bigarren unitatea: Greziar literatura (Homeroren Ulises eta Sofoklesen Edipo errege)

Hona hemen bigarren unitateko eskema:


                               

                       


1.3. Hirugarren unitatea: Erromako literatura (Plautoren Lapikoa, Virgilioren Eneida eta Ovidioren Metamorfosiak)


Hona hemen hirugarren unitatearen eskema:

                                            


                 
Jokua: Oraingo honetan joku txiki bat proposatzen dizuet. Jarraian lehenengo bi unitateekin lotutako galderak agertuko zaizkizue, baietz asmatu denak!


                            




Baietz asmatu!!


Klasean Artur erregearen heriotza irakurri duzue. Bertan bi sinbolo agertzen dira: Fata Morganaren itsasontzia, eta Avalon uhartea. Jakingo al zenuke bi hauen sinbologia? Badakizue, asmatzen duenak sari bat izango duela!


1.4 Erdi Aroa: Arabiar literatura eta Europar literatura


Hona hemen unitate honetako eskema:
                          
                                  


2. Ebaluazioa
                                 
2.1.Bigarren ebaluazioan hainbat unitate landuko ditugu, horiteako lehenengoa Humanismoa eta Errenazimendua. Gogoan izan unitatearen azterketa abenduaren 17an izango dela. Klasean jada eskema ikusi duzue, baina hementxe uzten dizuet etxetik ere birpasatzeko aukera izan dezazuen.



                                        


Humanismoaren garaiko hainbat istorioren testu iruzkina daukazue jarraian. Aintzat har itzazue azterketarako. 

                               


2.2. Barrokoa. Garai honek Humanismoaren ildoa jarraitu eta indartu egin zuen. Ikusiko duzuenez, ez zen oso garai oparoa izan, berehala klasizismoari eta ilustrazioari hasiera emango baitiogu. Hona hemen, garai honen eskema:


                                         


2.3. Klasizismoa. Garai honetan literatura oso emankorra izango da, bereziki Ingalaterran eta Frantzian. Horrez gain, arrazoimenaren garai honek, itsu-itsuan jarraituko ditu Diderotek, besteak beste, idatzitako Entziklopedia. Baina, aintzat hartu, garai honek ateak irekiko dizkiola guztiz kontrakoa izango den beste garai bati, hots, Erromantizismoari. Izan ere, arrazoimenak ez ditu sentimenduak azaldu.

Hona hemen Klasizismoaren eskema:

                                

2.4 Erromantizismoa. Unitate honetan zuek egin duzue eskola bakoitzeko eskema. Hona hemen zuek egindako lanaren emaitza. 


Hona hemen garai honetako testuinguru historikoaren ezaugarriak:





Oharra: Falta direnak zintzilikatzen joango naiz, beste formato bat erabili baituzue.


     


Prezi erabiliz, egindako eskemak:








Emaze erabiliz:





2.5. Jarraian, Errealismoari buruzko eskema daukazue. Gai honekin bukaera emango diogu 2. ebaluazioari.





  




                                  



4 comentarios:

Minerva Serrano dijo...

Irakurri dugun testuan, Morganaren itsasontzia, heriotzara eramaten duen garraioa dugu, hau da, Arturren heriotza irudikatuko duena; Avalon uhartea aldiz, hilezkorra izan nahi duen erreinua irudikatzen du; gure istorioan Artur erregearen erreinuaak bizirik irauteko nahia irudikatzen du, nahiz eta erreinu horren errege edo agintaria hilda egon.

Minerva Serrano
2.A

Amaia Cerdán dijo...

Fata Morgana itsasontzia: patuaren eta halabeharraren sinboloa da.

Avalon uhartea, aldiz, hilerriaren sinboloa da, non Artur erregea atseden hartuko duen.

Amaia Cerdán

Unknown dijo...

Nire ustez, Fata Morganaren itsasontziak heriotza irudikatzen du. Istorioan ikusi dezakegunez Artur erregea hiltzear zegoen eta Gifleti urruntzeko eskatzen dio. Orduan, Morganaren itsasontzia dator eta Artur hartzen du. Itsasontzia, beraz, heriotza dela ondorioztatu dezakegu.
Avalon uharteaz zalantza egiten dut, irakurgaian ez baita agertzen. Hala ere, Morganaren itsasontzia uharte hartara joaten dela uste dut, Artur bertan hilobiratuz. Beraz, Avalon uhartean Arturren hilobia dago

Julia Blasco Aramburu dijo...

Nire ustez Avalonen uhartea Arturo erregearen boterea irudikatzen du, erregea hilda egon arren bere boterea bizirik mantentzeko nahia. (Horregatik jaurtitzen du Gliftetek hain boteretsua den espata uharteko aintziran)
Ondoren, Itsasontziaren irudia heriotza isladatzen du, gero Arturren hilobia agertzen baita.