Jarraian 1. batxilerreko literatura unibertsalean ikusitakoaren laburpena atalez atal ikusteko aukera izango duzu.
2015-09-30
![]() |
Akiles |
Gaurko eztabaida: Akilesek ahulezi bat zeukan, eta horrek heriotzara eraman zuen. Gizaki guztiok ahulezi puntu bat ere ba omen daukagu, baina heriotzaraino eraman gintzake horrek? Hasi komentatzen!!
Bigarren unitatea: Greziar literatura
2015-10-05
Tartalo
Definizioa: Euskal mitologiako jeinu gaiztoa, bekokian begi bakarra duena. Polifemo ziklopea gogorarazten du, Homerok "Odisean" aipatua. Haitzuloetan bizi da eta bertara inguratzen den edonor hartu eta jan egiten du. Hona hemen Tartaloren alegiak: Alegiak
Aurreko astean Akiles ikusi genuen, eta aste honetan beste pertsonaia mitiko bati buruz arituko gara: ULISES. Akilesen moduan, honek ere berezia zuen zerbait zeukan, hots, inor baino azkarragoa zen, baina azkarra bezain harroputza. Zuk abilezia bereziren bat eukiz gero, zein izango litzateke?
Jokua!!:Klasean egindako jolasa etxean berriz egin nahi izanez gero, hementxe daukazu jolasa.
Aste honetako jokua:
Esan nortzuk diren hurrengo jainko-jainkosak eta esan zeren jainko-jainkosak diren:
Suze
Aneeat
mepiteeo
sahor
Ipuinak!
Jarraian zuek grabatutako ipuinak entzungai dituzue. Oso lan ona egin duzue eta begi bistako da emaitza ezinhobea lortu duzuela, zorionak!!
Tartalo eta bi anaiak
Tartalotarrak
Jarraian zuek egindako Troyari buruzko ipuinak dituzue, kontuan izanda ikuspegi berri bat eman diozuela istorio honi. Zorionak! Oso istorio politak eta entretenigarriak sortu dituzue eta!
Troya: Bertsotan
2. EBALUZIOA
3. Unitatea: Erdi Aroa (Arabiar literatura eta Europar literatura.
2.1 Arabiar literatura
Jada, 1. ebaluazioa bukatu eta bigarrenean barneratzera goaz. Hori dela eta, Erdi Aroko literaturaz arituko gara datozen egunotan. Jadanik prest dago unitate honetako eskema. Dena den, gogoan izan horrelako eskemak osatu behar dituzuela.
Garai honetako lehen aldian arabiar literatura azpimarratu behar da. Gai honetakoak dira gaur egunera arte iritsi zaizkigun ipuin ospetsu asko: Aladin eta argiontzi miresgarria, Sinbad marinela, etab.
Oraingo honetan zuen betebeharra oso erraza da: Bilatu behar duzu Mila gau eta bat gehiago liburuko beste ipuin bat eta klasera eraman behar duzue. Ipuinak ez errepikatzearren, blogean sartu eta adierazi behar duzue zein aukeratu duzuen.
Aste honetako eztabaida gaia:
Mila gau eta bat gehiago liburuan neskak ipuinak asmatzen ditu bizirik irauteko, zuk zer egingo zenuke zure bizia gauero heriotzatik babesteko?
HAMLET
Argumentua
Maitemindutako Hamlet (Laurence Olivier) printzearen aita, Danimarkako erregea (Harcourt Williams), erregearen anaia Klaudiok (Basil Sydney) isilpean erail du, honela tronua bereganatu eta erregearen alarguna den Gertrudis (Eileen Herlie) erreginarekin ezkonduz. Hamlet printzeak eraildako aitaren mamuaren bisita jasoko du, bere erailketa eta egilea aitortzen dizkiolarik. Hamletek mendeku egarriz, aktore ibiltari talde bat topatu eta errege gortean antzezlan bat antzeztu dezaten kontratatuko ditu, bertan erregea bere anaiak erailtzen azaltzen delarik, hain zuzen ere, Hamleten aita Klaudiok erail zuen modu berean... honela Hamletek Klaudioren erreakzioa ikusiz haren errua baieztatzeko itxaropena duelarik.
Bigarren unitatea: Greziar literatura
2015-10-05
Tartalo
Definizioa: Euskal mitologiako jeinu gaiztoa, bekokian begi bakarra duena. Polifemo ziklopea gogorarazten du, Homerok "Odisean" aipatua. Haitzuloetan bizi da eta bertara inguratzen den edonor hartu eta jan egiten du. Hona hemen Tartaloren alegiak: Alegiak
Gaurko eztabaida:

Jokua!!:Klasean egindako jolasa etxean berriz egin nahi izanez gero, hementxe daukazu jolasa.
Aste honetako jokua:
Esan nortzuk diren hurrengo jainko-jainkosak eta esan zeren jainko-jainkosak diren:
Suze
Aneeat
mepiteeo
sahor
Ipuinak!
Jarraian zuek grabatutako ipuinak entzungai dituzue. Oso lan ona egin duzue eta begi bistako da emaitza ezinhobea lortu duzuela, zorionak!!
Tartalo eta bi anaiak
Tartalotarrak
Tartaloren mendekua
Begibakarraren justizia
Jarraian zuek egindako Troyari buruzko ipuinak dituzue, kontuan izanda ikuspegi berri bat eman diozuela istorio honi. Zorionak! Oso istorio politak eta entretenigarriak sortu dituzue eta!
Troya: Bertsotan
2. EBALUZIOA
3. Unitatea: Erdi Aroa (Arabiar literatura eta Europar literatura.
2.1 Arabiar literatura
Jada, 1. ebaluazioa bukatu eta bigarrenean barneratzera goaz. Hori dela eta, Erdi Aroko literaturaz arituko gara datozen egunotan. Jadanik prest dago unitate honetako eskema. Dena den, gogoan izan horrelako eskemak osatu behar dituzuela.
Garai honetako lehen aldian arabiar literatura azpimarratu behar da. Gai honetakoak dira gaur egunera arte iritsi zaizkigun ipuin ospetsu asko: Aladin eta argiontzi miresgarria, Sinbad marinela, etab.
Oraingo honetan zuen betebeharra oso erraza da: Bilatu behar duzu Mila gau eta bat gehiago liburuko beste ipuin bat eta klasera eraman behar duzue. Ipuinak ez errepikatzearren, blogean sartu eta adierazi behar duzue zein aukeratu duzuen.
Aste honetako eztabaida gaia:
Mila gau eta bat gehiago liburuan neskak ipuinak asmatzen ditu bizirik irauteko, zuk zer egingo zenuke zure bizia gauero heriotzatik babesteko?
Hementxe dituzue jada zuek bildutako ipuinen bilduma! Irakurri arretaz, azterketan ager daitezke eta!
2.2 Europar literatura
Erdi Aroa bitan banatuta dago, eta Europar literaturak bigarren atal betetzen du. Jadanik badaukazue puntu honen hasieran bi garaiei dagokien eskema. Dena den, gogoan izan Europan jaiotzen asi zen humanismoaren bideak izugarrizko aldaketak suposatu zuela literatura idatzian.
Hona hemen unitate honetako eskema:
2.3. Aro Modernoa: Humanismoa eta Errenazimendua
Unitate honekin bukaera emango diogu 2.ebaluzioari. Hona hemen atal honi dagokion eskema.
Ez ahaztu garai honetako dugula gure Shakespeare handia. Antzerkilan asko idatzi zituen, eta denak bikainak, Hona hemen bere obrarik ezagunenetako baten argumentua.Unitate honekin bukaera emango diogu 2.ebaluzioari. Hona hemen atal honi dagokion eskema.
HAMLET
Argumentua
Maitemindutako Hamlet (Laurence Olivier) printzearen aita, Danimarkako erregea (Harcourt Williams), erregearen anaia Klaudiok (Basil Sydney) isilpean erail du, honela tronua bereganatu eta erregearen alarguna den Gertrudis (Eileen Herlie) erreginarekin ezkonduz. Hamlet printzeak eraildako aitaren mamuaren bisita jasoko du, bere erailketa eta egilea aitortzen dizkiolarik. Hamletek mendeku egarriz, aktore ibiltari talde bat topatu eta errege gortean antzezlan bat antzeztu dezaten kontratatuko ditu, bertan erregea bere anaiak erailtzen azaltzen delarik, hain zuzen ere, Hamleten aita Klaudiok erail zuen modu berean... honela Hamletek Klaudioren erreakzioa ikusiz haren errua baieztatzeko itxaropena duelarik.
Erronka batean, Hamlet eta bere maitalearen neba elkarren kontra lehiatzen dira. Hamleten osabak pozoindu egiten du nebaren ezpata, eta borrokan ari direla Hamlet zauritua gertatzen da. Hori ikusita, Hamleten amak pozoinduta zegoen ardoa edaten du eta hiltzen da. (ardoa, erregea hiltzeko pozoindua izan zen).
Borrokak aurrera egiten du eta Hamletek bere maitalearen neba hiltzea lortzen du. Ondoren, zaurituta egon arren, bere osaba hiltzen du, baina zauriak pozoina zeukanez, Hamlet bera ere hil egiten da.
44 comentarios:
Ezinbesteako da norberak dituen ahuleziak ezagutzea eta horiek indartzen saiatzea, ez dezue uste?
Nire ustez, norbaiten ahuleziak ez du pertsona hori ezberdina egiten, denok ditugulako. Hala ere, ez dut pentsatzen ahulezia horiek txarrak direnik. Horiekin bizitzen ikasten dugu, besterik ez.
Amaia Cortés
1A
Normalean guztiok dugu ahuleziren bat, baina ahulezi batek ezin gaitu heriotzara eraman inondik ere. Ahulezi horrekin bizitzen jakin behar dugu edo ahulezi hori gainditu eta aurrera segi!
Ander Arbona 1A
ahulezia gure puntu gogorrena bihur dezakezu?
Abilezi bat eukiko banu, azkarra izatea gustatuko litzaidake, Ulises bezala. Horrela gauzak azkarrago eta hobeto harrapatuko nituzke.
Nire ustez, ahulezi bat edukitzeak ez gaitu gu pertsona bezala ahul bihurtzen, hau da, denok dauzkagu gure puntu ahulak, batzuk psikologikoak dira baina beste batzuk ordea fisikoak, Akilesena adibidez.
Baina haiekin bizi behar dugu, gure pertsonaren zati bat da azken finean, baina hori bai, jakinda ahulezi hori daukagula eta ahal baldin bada puntu ahul hori oixkanaka indartu
Nire ustez, denok dugu ahuleziaren bat, eta nik uste dut hobe dela norberaren ahulezia hori zein den jakitea, ahulezia hori garatu, idartu, eta ahulezia hori txikiagoa bihur dadin.
Nik uste dudanaren arabera, denok ditugu ahuleziren bat, batzuk garrantzitsuagoak eta arriskutsuagoak.Denak gainditu daitezke, baina lehenengo zure ahulezia nolakoa den edo zein den jakin beharko duzu hori aurre egiteko..
Lehenik eta behin saiatu zure ahulezirik garrantzitsuena ez erakusten kaltebera ez izateko.
Nire ustez azkar pentsatzeko abilezia izango nuke, izan ere, momentu zailetan erabakiak hartzeko erraztasuna daukat.
Nere ustez arrazoia duzu, zuk ahuleziren bat baduzu eta baldin badakizu zein den, hoberena ahulezi hori indartzen saiatzea da.
Nik ez dakit ze abilezia dudan egia esan, baina suposatzen dut edukiko dudala batenbat.
Argi dago bakoitzak ahulezia bat duela, eta lan handiarekin noski puntu gogorrenean bihur dezakezula, baino beste ahulezia bat sortuz.
Olaintz Calvillo
Guztiok ahuleziak dauzkagu, baina ahulezi horiek ez gaituzte
heriotzara eramaten. Ahuleziekin jaiotzen gara, beraz ohituta egon
behar gara edo behintzat ohitutzen saiatu behar gara eta ahulezi horiek zure puntu gogorrena bihurtzen badituzu askoz hobeto.
MARIA CALVO 1.A
Hasieran ahulezia izan daitekeena, gure punturik indarrena izan daiteke hori indartuz gero, baina Akiles eta Ulisesen antzera, zerbait berreizgarria izatekotan, zer aukeratuko zenukete? Nik argi daukat, Ulisesen jakinduria izatea gustoko nuke, bizitzak jartzen dizkigun oztopoei modu onenean aurre egiten jarraitzeko
1.Zeus--> Zeruaren eta trumoiaren jainkoa zen. Tximista, arranoa, zezena eta haritza dira haren sinboloak.
2.Atenea--> Estrategiaren, jakinduriaren eta gerraren jainkosa zen. Zeus eta Metisen alaba zen.
3.Epimeteo--> Gizartaren ordezkaria zen bere anaiarekin batera. Epitemeok gertatutako gauzak atzerapenarekin ikusten zituen bere anaiak berriz etorkizuna ikus zezakeen.
4.Horas--> Naturaren edo estazioen (negua,udaberria,uda,udazkena) Pertsonifikazio edo jainkosa batzuk ziren. Geroago ordenaren eta justiziaren jainkosak kontsideratu ziren.
1.- Zeus (Suze): Jainkoen errege kontsideratzen zen. Tximistaren eta zeruaren jainkoa ere bazen.
2.- Atenea (Aneeat): Zeusen alaba zen. Jakinduriaren, gerraren, estrategiaren, justiziaren, habilezien eta artearen jainkosa zen; hiriak ere zaintzen zituen.
3.- Epimeteo (Mepiteeo): Epimeteo hitzak, literalki, pentsamendu berantiarra esan nahi du. Beraz, Epimeteo jainkoak beranduago ikusten zituen gertatutako ekintzak, bere anaiak ez bezala. Prometeok (anaiak), aurreikusi egiten zuen gertatuko zena.
4.- Horas (Sahor): Naturaren eta urtaroen pertsonifikazioak edo jainkosan ziren. Hiru ziren: Irene, bakearena; Diké, justiziarena; eta Eunomia, ordenarena. Hala ere atenastarrek Talo, Tallo eta Auxo deitu zieten (hezi eta Karpo, fruitua - emankortasunarekin oso lotua- esan nahi zuten). Beranduago, ordenaren eta justiziaren jainkosa kontsideratu ziren.
1- "Suze"-> Zeus: Tximistaren eta zeruaren jainkoa zen, jainko guztien errege dela kontsideratu dezakegu.
2- "Aneeat"-> Atenea: Jakinduriaren jainkosa zen, Zeusen alaba. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen.
3- "Mepiteeo"-> Epimeteo: Epimeteo hitzak, ‘beranduago pentsatzen duena’ esan nahi du, literalki, horregatik hartzen du pertsonaia honek izen hau. bere anaia Prometeok, berriz, gauzak aurreikusten zituen.
4- "Sahor"-> Horas: Natura eta urtaroen ordenaren jainkosak edo pertsonifikazio batzuk ziren, geroago justiziaren jainkosak bihurtu zirenak.
1)Zeus: jainkoen eta gizakiaren aita da, jainkoen erregea. Zeruaren eta trumoiaren jainkoa zen.
2)Atenea: Zeus eta Metisen alaba izan zen. Jkinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen. Erromatarrek Minerva bezela ezagutzen zuten.
3)Epimeteo: Prometeoren anaia zen. Tentela zen. Japeto titanaren eta Klimene ozeanidaren semea zen. Pandorarekin alaba bat izan zuen.
4)Horas: Naturaren eta urtaroen personifikazioak edo jainkosak ziren, geroago justiziaren jainkosak bihurtu ziren.
MARIA CALVO 1.A
(1)- Suze=> Zeus :Zeruaren eta tximistaren jainkoa, baita jainko-jainkosa guztien jainkoa.
(2)-Aneeat=> Atenea :Zeusen alaba izan zen. Jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen.
(3)-Mepiteeo=>Epimeteo : Epimeteo jainkoak beranduago ikusten zituen gertatutako ekintzak, bere anaiak ez bezala. Prometeok bere anaia, aurreikusi egiten zituen.
(4)=>Sahor=> Horas : Naturaren eta urtaroen pertsonifikazioak edo jainkosan ziren. Hiru alaba ziren: Irene, bakearena; Diké, justiziarena; eta Eunomia, ordenarena.Geroago justiziaren jainkosak bihurtu ziren.
Zeus: zeruaren eta tximisten jainkoa, baita jainko guztien aita
Atenea:zeusen alaba. Guerra jakinduriaz egiten zuen
Epimeteo:beranduago ikusten zituen gertatutako ekintzak.
Horas: naturaren jainkosas edl errepresentazioak ziren. Hiru alaba: Irene bakearena, Eunomia orden arena, dike justiziarena.
Zeus: jainko olinpikoen buruzagia da eta zeruaren eta trumoiaren jainkoa. Kronos eta Rearen semea da. Erromatarrek Jupiter deitzen ziote.
Atenea: jakinduriaren, estrategiaren eta gerraren jainkosa da,ñ Zeus eta Metisen alaba. Ere, Minerva izenez ezagutzen da.
Epimeteo: titanen arteko jainkoa da, Prometeoren anaia. Zeusek eskainitako Pandora kutxagatik ezaguna da.
Horas: naturaren personifikazioak ziren, justiziaren jainkosak. Auxo, Eunomia, Irene, Dice... dira ezagunenak.
1- "Suze"➡ Zeus: Tximistaren eta zeruaren jainkoa zen, jainko guztien errege dela kontsideratu dezakegu. Bere sinboloak tximista, arranoa, zezena eta haritza ziren.
2- "Aneeat"➡Atenea: Jakinduriaren jainkosa zen, Zeusen alaba. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen.
3- "Mepiteeo"➡ Epimeteo: Epimeteo hitzak, ‘beranduago pentsatzen duena’ esan nahi du, literalki, horregatik hartzen du pertsonaia honek izen hau, Prometeok, berriz, gauzak aurreikusten zituen.
4- "Sahor"➡ Horas: Natura eta urtaroen ordenaren pertsonifikazio batzuk ziren, geroago justiziaren jainkosak bihurtu zirenak.
1) Suze-Zeuz: Olinpoko buruzagia, tximisten eta zeruko jainkoa da. Hortaz aparte, jainko eta gizaki guztien aita da. Erromatar mitologian Jupiter izenarekin ezagutzen da.
2) Aneeat-Atenea: jakinduriaren, estrategiaren eta gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Erromatar mitologian Minerba izenarekin ezagutzen da.
3) Mepiteeo-Epimeteo: Prometeoren anaia da. Gertatutako gauzak atzerapenarekin ikusten ditu.
4) Sahor-Horas:Natura eta urtaroen jainkosak edo pertsonifikazioak dira.
Olaintz Calvillo
Hiru sacar ipuina aukeratuko dut mila eta bat gau gehiago-ko liburuan datorrena
Hiru sacar ipuina aukeratuko dut mila eta bat gau gehiago-ko liburuan datorrena
Ba nik "orkatilako pultsera" istorioa aukeratu dut mila gau eta bat gehiago liburutik.
Nik "heriotzaren aingerua eta Israelgo erregea" istorioa aukertu dut.
Nik ''Ali Baba eta 40 lapurrak'' aukeratu dut.
Nik "Abdula eskale itsua" aukeratu dut.
Nik "Merkataria eta Efrit" aukeratu dut.
Nik "Sorgindutako Zaldia" aukeratu dut.
Nik "Erregearen alaba eta tximinoa" aukeratu dut.
nik printzea eta vanpiroaren istorioa egingo dut
Nik "Hirugarren aguarea eta Txirine erregina" aukeratu dut.
Heriotzaren beldurratik babestea normalean zaila da, hala ere denok saiatzen gara beldur horretatik ihes egiten. Pertsona bakoitzak bere metodoa du eta nirea hauxe izango litzateke: gauero gogoko dudan abesti batekin istorio on bat irudikatuko nuke.
Argi dago denok ditugula interesak. Beraz, ni emakumearen kasuan egonda, gizonaren "lagun" egiten saiatuko nintzateke. Pertsona faltsu bat izango nintzateke, baina bere gustu eta interes berdinak izanez gero, beharbada, bizia barkatuko lidake.
Amaia Cortés
Nik bizirik irauteko egingo nuena izango zen: esango nioke berarekin egon nahi dudala bakarrik. Ez baldin badu nahi edozer gauzarekin txantaila egingo nioke. Gero urruti gaudenean berarengana urbildu nintzaioke, eta oso urbil nagoenean laban bat sartuko nioke sabelean eta orizontalki mugituko nioke hesteak atera harte. Alboan daraman guztia kenduko nioke eta gero labana lurrean utziko nuke. Nire arroparen zati bat lurrera botako nuke eta eskuak garbituko nituzke zapi batekin. Lapur batzuk izan direla pentsatuko zuten eta ni beraiekin eraman nautela usteko zuten. Bera hilda egongo zen eta nik poz-pozik
Nik bizirik irauteko "mila gau eta bat gehiago" liburuan bezala istorioak elkartzen joango nintzateke, baino gauero ur baso batean pozoia sartuko nioke, modu isil eta natural batean hil arte.
Olaintz Calvillo
Nire bizitzako gauza garrantzitsuak kontatuko nizkioke, niri lagunduko zidatenak berak nigan konfiantza izateko, moduren batera ni berarentzat espeziala bihurtzeko. Horrela, bere bizitzan beharrezkoa nintzela ikusiko zuen eta ez ninduen hilko.
MARIA CALVO
Ni lehenik eta behin soldadu baten lagun edo maitale egingo nintzateke, eta hari laguntza eskatuko nioke erregearengandik alde egiteko edo nolabait bizirik irauteko.
MADDI ETXEBESTE
Ni lehenik eta behin soldadu baten lagun edo maitale egingo nintzateke, eta hari laguntza eskatuko nioke erregearengandik alde egiteko edo nolabait bizirik irauteko.
MADDI ETXEBESTE
Emakumea izango banintz, gauero, erregeari magia-trikimailuak erakutsiko nizkioke eta azkeneko gauean, azkeneko magia-trikimailuan, desagertuko nintzateke.
Alba Morente
Egia esan, ez nago oso ziur zer egingo nuken egoera hartan. Baina horain hotzean pentsatuta kanpoko bati aluzinogeno batzuk ekartzeko eskatu nioke eta sultan errege edo dagoenakoari emango nizkioke pixkanaka, eta azkeneko egunean, eguzkia izkutatuta dagoenean bizia kenduko nioke ihes egiteko
Nik ipuinak ordez herriko edo erregeen txutxu-mutxuak kontatuko nizkioke erregeari.
Publicar un comentario