2015/12/03

Aupa Zubiri Manteoko 2. Batxilerra! Gaur lan polita egin duzue, eta aipatzekoa 2.E-koek emandako ezustekoa! Euskara gure esku dago, egon dadila gure ahoan, guk ere euskaraz bizi nahi dugulako!!







2015/12/02

Adi ikasleok, bihar, abenduak 3, euskararen eguna izango da eta! Biharko jarduera anitz prestatu ditugu euskaldunon egun hau berezia izan dadin. Horrez gain, blogean jolas dibertidarria topatuko duzue! 

Euskara, jalgi hadi kanpora!

2015/10/30


Zelan demontre itzuliko dut 'estar a la orden del día'?


Labayru Fundazioak 'Labayru Hiztegi Fraseologikoa' aurkeztu du gaur. Webgunean ere erabilgarri dagoen hiztegiak erdarazko esamoldeak euskarara ekartzeko bidea garbitzen du.


2015/10/29

2015/10/26

Bilboko Liburu zahar eta bigarren eskukoen XXXVII Azoka

Euskal Herrian liburu azoka ugari egiten dira, eta honako hau Bilbo hirian antolatu da. Beraz, zuen etxeko liburutegia berritu edota aldatu nahi baduzue, ez galdu aukera hau!!anima zaitezte! 




2015/10/21

Aurkepenen lanak: Troya



2. Batxilerreko ikasleok: Material osagarrian baduzue eskuragarri zuek egindako aurkezpenetako bat. Lanak jaso heinean, zuek bilatutako mitoak ere argitaratuko ditut.

          

2015/10/20

Jolasa literatura unibertsalean

Adi ikasleok! Literatura unibertsala birpasatzeko jolasa jada prest daukazue! Klasean egindakoaz gain, beste bat proposatzen dizuet! Animo! baietz guztiak asmatu!!http://euskaraztipitapa.blogspot.com.es/p/jarraian-1.html

2015/10/05

Gipuzkera: bideoa

Ikasturtea aurrera doa, baina ezin dugu ahaztu orain arte ikusitakoa. Hori dela eta, gipuzkeraren adibidea den bideoa uzten dizuet horren adibide zuzena izan dezazuen. Astigarragako grabazioa

Gaurko eztabaida, 2



Gaurko eztabaida:

Aurreko astean Akiles ikusi genuen, eta aste honetan beste pertsonaia mitiko bati buruz arituko gara: ULISES. Akilesen moduan, honek ere berezia zuen zerbait zeukan, hots, inor baino azkarragoa zen, baina azkarra bezain harroputza. Zuk abilezia bereziren bat eukiz gero, zein izango litzateke? 

2015/10/04

Tartalo

Greziar literaturan bezalaxe, euskal mitologian ere ziklope bat izan omen zen, Tartalo izenekoa, berari buruz gehiago jakin nahi? Jarraitu honako lotura: Tartalo

2015/09/30

Eztabaida gaia,1


Akiles
Akilesek ahulezi bat zeukan, eta horrek eraman zuen heriotzara. Esaten dutenez, gizaki guztiok daukagu ahuleziren bat, egia al da hori? Heriotzara eraman gaitzake ahulezi horrek, Akilesi bezala?



2015/09/08

Ongi etorri blogera!

Euskaraz tipi-tapa blogaren helburua ikasleei baliabide berri bat ematea da material didaktikoa eskainiz eta iritziak, lanak, zalantzak elkartrukatzeko leku bihurtuz. Denon ideiak ongietorriak izango dira, beraz, utzi alferkeria etxean eta anima zaitez blogean idaztera!